Lehiaketaren oinarriak
Zertan datza?
Zenbat dakizu euskal pertsonaia publikoei buruz? HiHaizHi lehiaketaren erronka eguneko pertsonaia mistoriotsua asmatzea izango da. Horretarako, bere lanbidea eta lausotutako argazki bat ikusiko dituzu, eta bost saiakera izango dituzu asmatzeko. Saiakera bakoitzean haren ezaugarriei buruzko pistak jaso ahalko dituzu, eta horretarako euskararen erabilera trebatzeko galderak asmatu beharko dituzu. Horrela, Modu ludikoan eta bitarteko digitalak erabiliz, gazteek aisialdiko denboran euskaraz aritzeko xedea du proiektuak. Lehiatzeko, https://hihaizhi.eus/ webgunea erabili behar da.
Antolatzaileak:
Ametzagaiña eta Iametza.
Sustatzaileak:
Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Laguntzaileak:
Irutxuloko Hitza eta Kukulaisi Aisialdirako Topagunea.
Nork har dezake parte?
Jolasa publiko osoari zuzendua dagoen arren, lehiaketan 12-16 urte bitarteko gazteak hartuko dira kontutan eta bakarka har daiteke parte.
Epeak:
- Parte hartzeko epea: abenduaren 2tik 15ra.
- Irabazleak iragarri: abenduaren 16tik aurrera.
Parte hartzeko baldintzak:
- 12 eta 16 urte bitarte edukitzea
- HiHaizHi lehiaketara aurkeztu ahal izateko, saioa hasi beharko da HiHaizHi webgunean. Ondoren ‘Lehiaketa’ ataldean klik egin beharko da eguneko pertsona asmatzeko.
- Lehiaketak bi aste iraungo ditu eta egun bakoitzean pertsonaia bat asmatu beharko da.
- Egun bakoitzeko erronka edozein ordutan egin ahal izango da, 00:00etan hasi eta 23:59ean bukatuko da.
- Sailkapena astero eguneratuko da, eta hiru sari banatuko dira.
Sariak:
Hiru irabazle egongo dira:
- Asteko irabazleak. Aste bakoitzeko sailkapenean puntuazio altuena lortu duenak sari bat jasoko du (bi aste iraungo duenez, mota honetako bi irabazle izango dira). Sariak, Jarioka mahai-joko bana izango dira.
- Irabazle nagusia. Sailkapen orokorrean puntu gehien bildu dituenak, sari nagusia jasoko du. Saria IrriSarri Land abentura parkerako bi sarrera arrosa izango dira.
- Sari bakarra jaso ahal izango da pertsonako. Pertsona bat bi sailkapenetan lehendabiziko postuan geratuko balitz, sari nagusia jasoko luke bakarrik. Asteko sailkapeneko saria, ordea, bigarren postuan geratu denak jasoko luke.
Saria onartzea:
Autonomia-erkidegoetako, estatuko eta tokiko lege eta araudi guztiak aplikatzen dira. Saria eman aurretik edo emateko unean, balizko irabazleak, edo gurasoetako batek edo tutoreak irabazlea adin txikikoa baldin bada, zinpeko aitorpena egin behar du/saria onartzeko/erantzukizunetik salbuesteko. Idatzi hori ez osatzeak deskalifikazioa eta ordezko irabazle bat hautatzea ekar dezake, legeak debekatzen ez badu. Saria onartzen ez bada, sari hori galduko da. Irabazle potentzialak arau ofizial horiek betetzen ez baditu edo iametzak ezin badu aukeratutako irabazle batekin harremanetan jarri irabazlea hautatu eta arrazoizko epe baten barruan, saria galdu egingo da, eta, Iametzak hala erabakita, ordezko irabazle bat hautatuko da.